Lehenik eta behin, Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillos batu zaigu irratien tartera, eta Tolosa aldeko kontuak ekarri dizkigu. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Idoia Trenorrekin azken ‘Bilgune Kontari’-n landutako kontuen errepasoa egin dugu. Eguneko adierazpenen tartera, Hamaika Telebistak 2015eko Argia Sariez egindako erreportajea ekarri dugu. Halabedi irratiko esatari Iker Leturiondok Asisko Urmenetari egindako elkarrizketari esker, berriz, ‘H28’ aldizkari satirikoaren berri izan dugu. Euskal antzerkigintzari zabaltzen diogun tartean, EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko koordinatzaile Itziar Eliasek ‘Hitzak’ obraz hitz egin digu. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaie Mieltxo Monfortek eta Mikel Urbeltzek Bilboko Kafe Antzokiko zein inauterietako egitaraua ekarri digute.