Zure ohiko bikotekidearekin urte asko egoteak errutinan erortzea du batzuetan ondorio. Baina garrantzitsua da sugarra mantentzea, elkar seduzitzea. Aspaldiko gaia da hau eta maiz entzuten dira aholkuak, ohiko eztabaidak alde batera uztea edota ez ohiko lekuetan zita erotikoak egitea. Baina, Lertxundiren ustez gakoa ez da paisaia aldatzea, baizik eta paisaia ikusten duten begiak aldatzea, eta beste bi proposamen ekarri dizkigu TALAIATIKera. Bitan ez pentsatu eta jarri praktikan lagun!