Bietako bat berandu xamar gerturatu bazaigu ere bi donostiar izan ditugu gaur tertulian eta lehenik eta behin asteburuan Donostiako udalak Atanon egindako parte hartze ekimenari begira jarri gara. Euskal Herrian sortu berri den Kitzikan sexu askapenerako gazte antolakunde berriari begira ere jarri gara. Mugimendu berriak dakartzan berritasunak eta erronkak aipatu ditugu Markel Ormazabal Aztikerreko soziologorekin eta Ekhiñe Atorrasagasti kazetariarekin.