TALAIATIKandoni arabaolazaArabaolazak kontatu digu, duela 7 urte hasitako xedea pasaden urtarrilean borobildu zutela Jordgeson eta Caldwellek Yosemiten. 900 metro luze den paretan, 15 egun eskalatzen pasa dituzte. 9Ako bi luze tartean igoaz besteak beste. “Eskaladaren historiarentzat handia izan da” aitortu du. Halaber, mundu mailan egin zaion jarraipen mediatikoak asko harritu ditu eskalada munduan dabiltzanak. Obamak berak eskalatzaileak zoriondu zituen, “alajaina!”. Kritika ugari izan dira jarraipenaren inguruan, baina Arabaolazak gogoratu du orain arteko kritikak alderantziz izan direla, hedabideek kasu gutxi egiten diotela eskaladari. “Kritika guztien gainetik, zorionak biei!” amaitu du Arabaolazak.