75 urte ditu Itziar Aizpuru getariarrak eta bere bizitzaren zati handi bat telebista, antzerki eta zinemako kameren atzean eta eskenatoki gainean igaro ditu. Loreak pelikulan egindako lanak eman dio Espainiako Feroz saria, antzezlaneko aktore onenari dagokiona. Goya sariak ere gertu izan ditu Jon Garaño eta Joxemari Goenagaren pelikulak. Etxeko sofatik jarraitu zituen Itziar Aizpuruak baina sofan denbora gutxi pasatzeko asmoa duela aitortu digu, kameren aurrean jartzeko desiatzen ari dela. Superheroi papera proposatuz gero ere bi aldiz pentsatuko lukeela aitortu digu.