Zer garrantzia du dantzak gure jendartean? Folklore hutsa da ala dimentsio politikoa du? Dantzatzen dugunean politika egiten ari gara? Jatorriko funtzioek bere horretan diraute? Zer pisu du generoak? Juan Antonio Urbeltz eta Antton Lukuk horren inguruko gogoetak eginak dituzte mutil-dantzen, dantza-jauzien, maskaraden eta libertimenduen harira. Gaia mahai gainean jarri diegu tertulian Joanes Etxebarria eta Ariane Kamio kazetariei.