Lehenik eta behin, Irulegi Irratiako esatari Jojo Bidarten eskutik euren bueltako kontuen berri izan dugu. Ondoren, Argia astekariko zuzendari Estitxu Eizagirre batu zaigu, eta aldizkariaren azken alearen errepasoa egin digu. Eibarko inauterietako ‘Hartza eguna’ ezagutu dugu, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Amaia Arriagari egindako elkarrizketari esker. Oiartzun irratiko Mirari Martiarenak Pasaiako Albaola itsas faktoriaz egindako erreportajea ere izan dugu entzungai. Komunikazioari zabaltzen diogun tartera Urtzi Urkizu batu zaigu eta telebista kateen inguruko nobedadeak ekarri dizkigu. Amaitzeko, GHK-ko Ainhoa Intxaurrandietaren hitzekin eguneko adierazpenen tartea osatu dugu.