TALAIATIK Galder Gonzalez Koalizio handia egingo dutela PSOEk eta PPk Podemosen aurrean. Uste hori dabil bolo-bolo. Baina berdin gertatu zen Grezian, eta Euskal Herrian ere ikusi dugu horrelakorik. Iñigo Urkulluk Donostian eskua luzatu die PP eta PSEri EHbilduri aurre egiteko, edo ta, ez al da antzeko egoera Mikel Cabieces eta Mario Fernandezena? Syrizari aurre egiteko elkartu ziren moduan, hemen ere edozer egiteko gai dira.