Irratiaren Naizoarteko Eguna ospatzen da gaur eta aitzakia horrekin, Arrosa Sareko Jon Aranburu gonbidatu dugu gaurkoan Kalegorrian saiora. Duela hamabost urte sortu zen Arrosa irrati sarea, euskarazko irrati txikien eta ez hain txikien arteko elkarlana bultzatzeko helburuarekin eta gaur egun Euskal Herriko leku desberdinetako 21 irrati dira sarekide. Arrosa Sareaz, irratigintzaz, lizentzien esleipenaz eta bestelako kontuetaz solastu dugu Aranbururekin.