Zer nolako presentzia du torturak gure literaturan? Galdera hori egin diogu torturaren aurkako egun honetan Mitxel Sarasketa Ataramiñeko kideari eta hainbat kontakizun, eleberri, poema eta lan ekarri dizkigu Joseba Sarrionaindia, Eva Forest, Koldo Izagirre edota Erramun Landarenak, besteak beste. Ahozgora ere irakurri ditugu pasarte batzuk. Izan ere, poesia, literatura edo artea, oro ar, torturaz sentitu edo bizi izandakoa azaleratzeko tresna eraginkorra izan daiteke. Lehen pertsonan beharrean, hirugarren pertsonara jotzen dutenak ere asko dira. Horietako adibide batzuk gurean aipatu ditugunak.