Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan jardunaldiak antolatu ditu San Mames Unibertsitateko Ikasle Asanbladak, formazio akademikorako zenbait gai ikuspuntu desberdinetatik lantzeko asmoz. Printzipioz, gaur ziren hastekoak jardunaldiak, baina zuzendariordeak jardunaldiak “azpijokoz” debekatu dizkietela salatu dute ikasleek. Edozein kasutan, debekuari aurre egiteko asmoa dute ikasleek eta gaur, 15:00etan fakultate sarreran, prentsaurrekoa eta elkarretaratzea egingo dute. Gertatutakoaz galdetu diogu goizean Gaizka Suarez ikasleari.