Sistema horrela dela eta beste irtenbiderik ez dagoela sinestarazi  digute…gauzak aldatzea ezinezkoa dela. Eta horrela, probre zena pobreago da orain, langilea langabetua eta emakumea gero eta zapalduago. Eta zer gertatu da boteretsuekin? Herriaren haserrea ere, ez da nahikoa izan boteretsuari boterea ahultzeko. ” Arrazoia izatea ez da nahikoa” dio Ipar Hegoa Fundazioko Jagoba Zuluetak lehendabiziko kolaborazio honetan. “Ona eta beharrezkoa da,  arduratsua izateaz gain, zer izan nahi dugun pentsatzea.  Gauza asko aldatu beharko genituzke, birpentsatzeko garaia da, geldirik eta galderarik gabe, ez goaz aurrera”.