Larunbat honetan, otsailak 21, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. UNESCOk urtero antolatzen du mundu mailan, kultura aniztasuna eta eleaniztasuna sustatzeko. Bereziki hizkuntza gutxitu, indigena eta arriskuan daudenei erreparatzen diete, hainbat dinamika antolatuz. Aurten, esaterako, twitterren ama hizkuntzan txiotzeko kanpaina abiarazi dute, eta horretaz hitz egin digu Maite Goñi irakasleak, baita euskaraz txiotzeko gonbita egin ere.