Lehenik eta behin, Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillos batu zaigu irratien tartera, eta Tolosa aldeko kontuak ekarri dizkigu. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Saioa Iraolarekin azken ‘Bilgune Kontari’-n landutako kontuen errepasoa egin dugu. Joan den astean Danimarkan topatutako lapurtera klasikoko Doctrina Christiana liburuaz hitz egin dugu Urtzi Reguero filologoarekin. Euskal antzerkigintzari zabaltzen diogun tartean, EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko Itziar Eliasekin batera Urki Muguruza aktorea izan dugu gure artean, eta ‘Amodioaren ziega’ obraz hitz egin digute. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaie Mieltxo Monfortek eta Iñaki Barcenak energia burujabetzaz izandako solasaldiari lekua egin diogu.