Lehenik eta behin, Irulegi Irratiako esatari Jojo Bidarten eskutik euren bueltako kontuen berri izan dugu. Ondoren, Argia astekariko zuzendari Estitxu Eizagirre batu zaigu, eta aldizkariaren azken alearen errepasoa egin digu. Eguneko adierazpenetan, ‘Pertsona naiz, ez transexuala’ hitzaldiaz Maddi Imazek Info7 irratian esandakoak bildu ditugu. Halabedi irratiko Iker Leturiondok Bizi mugimenduko Mattin Ihidoperi egin dio elkarrizketa, mugimendu horrek udan egin asmo duen ‘Alternatiba itzulia’-z. Komunikazioari zabaltzen diogun tartera Xabier Landabidea batu zaigu eta irratigintzarako software libreez zein Airtime programaz aritu zaigu. Amaitzeko, Txapa irratiko lagunek Irene Santamariari egindako elkarrizketari esker, Bergarako azoka txikia ezagutu dugu.