talaiatiK itxaso ferrerasEbola albistegietan agertzen hasi zenean Hego Sudanen zegoen Mugarik Gabeko Medikuekin Itxaso Ferreras. Arduratuta zeuden inguruko herrietatik iristen ziren albisteekin. 9 mila pertsona hil direla birusaren ondorioz gogoratu du. Halaber, sendatzea posible dela nabarmendu du Ferrerasek. “Mimoak eta arreta egokiak ahalbidetzen dute hori” gogorazi du. “Egoera gogorra da, isolatuta dago gaixoa, amaren kroketak eskertuko nituzke momentu horretan” gehitu du Ferrerasek. Halaber, eroiak bailitzan, ebola gainditu dutela jendarteari erakutsi behar diotela azpimarratu du.