Lehenik eta behin, Bilbo Hiria Irratiko esatari Mieltxo Monforten eskutik Bizkaia aldeko kontuen berri izan dugu. Ondoren, Ikoitz Arrese eta Amaia Eneterreagarekin ‘Euskal Y’ edo AHTk gurean lukeen azpiegituraren proiektuak izandako bilakaeraz hitz egin dugu. Jarraian, Errigora dinamikako Peru Aranbururi elkarrizketa egin diogu, martxoaren 4ra arte abian izango den Nafarroa hegoaldeko olioa eskuratzeko kanpainaz. Gero, musika kontuetan murgildu gara, eta Halabedi irratiko esatari Jon Aranburuk eta musika kolaboratzaile Beñardo Goietxek ‘munduko musika’ delakoaren baitako abestiak aurkeztu dizkigute. Amaitzeko, Txapa irratiako lagunek Bergarako XXIII. amodiozko gutun lehiaketako garaile Josune de Goñirekin izandako elkarrizketari egin diogu lekua.