Ehundaka ikasle atera dira kalera Europatik eta Espainiatik datozen hezkuntza erreformei planto egin asmoz. Manifestazioak izan dira, eta Ikasle Abertzaleakeko Antxon Barberiak polizien bortitzkeria salatu du. Halaber, pozik agertu da ikasleek EU2015 eta LOMCE hezkuntza erreformei kontra egiteko eman duten erantzunarekin. “Eredu kapitalistan sakondu eta hezkuntza horretara bideratu nahi dute” salatu du. Barberiak gehitu du “hezkuntzaren merkantilizazioa eta botere hegemonikoaren mesederako adoktrinamendu ideologikoa helburu dutela”. Baina erreformei planto ez ezik, eraikuntzara salto egingo dute ikasleek. IAk hezkuntza ertaineko ikastetxeetan LOMCEren kontrako konpromezuak nola garatu eztabaidatuko dute. Unibertsitatean, Herri Unibertsitateak antolatu dituzte, “eredua eraiki eta desobedientzian oinarritutako konfrontazioa beharrezkoa delako” Barberiaren esanetan.