Alkhat Hainbat sortzaile, musikari eta abeslari gonbidatzen ditugu ostiraletan gure estudiora euren lanen berri eman eta zuzenean kanta diezaguten. Gaurkoan, Aguxtin Alkhat eta taldekide duen Xan Bidegain musikariak hurbildu zaizkigu. Azken honek Willis Drummonden hamar urteko ibilbidea egin duen bitartean Alkhaten proiektuaren parte ere izan da eta beste taldekide batzuekin batera martxoaren 12an kaleratuko dute Haizeen meneko diskoa. “Lehen promozio kontzertua” guri eman digute eta disko berriko kantu bat jo digu zuzenean Aguxtin Alkhatek.