Gaur eta bihar The Art of Beer garagardo artisauaren feria zabalduko da Bilboko Zorrozaurren dagoen ZAWP gunean. Orotara hamaika marka eta hamabost garagardo mota desberdin dastatzeko aukera egongo da bertan, guztiak Euskal Herrikoak. Izan ere, gero eta gehiago dira garagardo industrialaren eredutik haratago garagardo artisauaren aldeko apostua egin dutenak. Feria honetan parte hatuko duten horietako bi gertuagotik ezagutu ditugu gaur: “Boga” eta “ZerB”. Lehena, Bilboko hainbat gaztek orain hilabete martxan jarritakoa eta bigarrena, Arrasaten bi urteko ibilbidea egin duena. Bata zein bestea %100 euskalduna, bertako lehengaiekin eta bertan egindakoa. Urtzi Ugalde eta Nerea Makazagarekin hitz egin dugu.