Aste gutxi direla, egoitza Ginebran duen Munduko Ekonomia Foroak txostena kaleratu du, munduak aurrean dituen arrisku globalen gaineko txostena. Txosten horren inguruko hausnarketa egin digu gaur Iñaki Antiguedadek. Izan ere, foro horretan elkartzen diren mandatariak zertaz ari dira Munduaz eta ekonomiaz ari direnean? Mundu asko baitaude planeta honetan, eta ekonomia ulertzeko moduak ere asko eta askotarikoak, botikak beste.