sahara maratoiaJoan den astean Sahara Maratoira parte hartzera joan aurretik Gregorio Izagirrek eta Javi Zubizarretak oso argi zuten han ikusitakoa hemen kontatu beharra zutela, maratoia aitzakia delako saharar herriak bizi duen errealitatea ezagutu eta honen berri emateko. Aljeriako basamortuan eta saharar errefuxiatuen kanpamenduetan burutzen den ekimenak bertako jendea nola bizi den ikusteko aukera ematen du. Herri honen gatazkaz, kontzientziazioaz eta oinarrizkoa duten laguntzaz hitz egin dugu Izagirre eta Zubizarretarekin.