Emakumeen nazioarteko eguna hain gertu izanik, astearte hontako saioa beraiei, emakumeei eskeintzea izan da gure asmoa. Horretarako emakumeak eta kartzela gaia tratatu dugu. Beraien egoeraren azalpenak eta lehen pertsonan bizitutakoen testigantzak jaso ditugu. Besteak beste bi elkarrizketa izan dituzue entzungai; batetik Maitane Sagastume preso politiko ohia eta Kontxi Ibarreta (Sara Majarenasen ama, egun Aranjuezeko espetxean dagoen euskal preso politiko ama). Hauek amatasuna eta kartzelaz hitz egin digute eta zehazki Aranjuezeko espetxean gaur egun bizi duten egoera latza. Eta beste elkarrizketa, atzera begirako zatian, Pepi Soroiz izango da protagonista. Honek, 1980-81. urtean Yeserias espetxeko bizipenak kontatu dizkigu. Guzti hau, musika eta literaturaz lagunduta. “Galtzetan Gordetzeko” irratsaioa,