la fotoAniztasuna eta alaitasuna dira Lasarte-Oria herriko aurkezpen bideo berriak guri transmititu diguna. Gipuzkoako herririk dibertsoena da Lasarte-Oria, bertan bizi direnen %44 Euskal Herritik kanpo jaiotakoak dira. Aniztasun hori aberastasuna dela ulertzen dute bertako herritarrek azken urteetan egindako prozesu parte hartzailearen ondorioz. Berriki kaleratutako bideoa elkarbizitzan urrats gehiago emateko tresna edo aitzakia izan da eta bertako herritarrek onartu digute bizilagunen artean elkarri begiratzeko modua aldatu egin dela. Lasarte-Oriako alkate Pablo Barriorekin, Kukuka taldeko Maider Oiartzabal eta Kontxu Iartzarekin eta Gurutze Zabala Sasoeta Zumaburu eskolako guraso elkarteko kidearekin hitz egin dugu.