Etxerateko ordezkariek Europara egin duten bidaiari begira jarri gara tertulian Gotzon Barandiaran idazle eta kultur eragilearekin eta Ixabel Etxeberria irakaslearekin. Dispertsioa eta euskal preso politikoen eta euren senideen egoera Europako eremuan kokatzeak duen garrantziaz aritu gara baita instituzioen babesaz ere, Iñigo Urkullu lehendakariarekin orain gutxi egindako  lehen bilkuraren harira. Herritarren konpromisoa ere jarri dute mahai gainean tertuliakideek. Eta amaitzeko, “Jauzia” proiektuaz, euskal gatazkaz eta memoria kolektiboaz ere egin dugu gogoeta.