talaiatik ana galarragaGaur da iristeko NASAren Dawn zunda Zeres planeta nanoaren orbitara.  2007an atera zen zunda Eguzki-Sistemako  asteroideen gerrikorantz. Marte eta Vesta asteroidea inguratu ondoren, bere helburu nagusira helduko da gaur: Zeres planeta nanoaren orbitara.  planeta nanotik 13.500 km-ra, eta orbitan jarraituko du 16 hilabetez, planeta nanoaren ezaugarriak ezagutu nahian. Eguzki Sistema ezagutzeko aukera handia da hau, misterioz beteta dago gainera planeta nano hau. Bi puntu distiratsu antzeman zituzten Zeresen azalean. Hain justu, Zeresek krater ugari ditu, eta haietako batean ikusi zituzten bi puntuak. Bestetik, ur-lurrun zorrotadak isurtzen dituela ere jakina da.