Plazerra eman eta hartzea hain garrantzitsua eta oinarrizkoa bada zergatik ez da naturaltasunez hitz egiten? Galdera hori bota diegu, bestek beste, gaurko tertulian Eneritz Otamendi baserritarrari eta Itziar Ituño aktoreari. Aurreko igandeko Zazpika aldizkarian emakumeen plazerraz eta sexualitateaz Amaia Ereñagak egindako erreportajea hartu dugu oinarri. Bertan adin desberdinetako emakumeen esperientzia eta bizipenak kontatzen dira. Errealitate hori ikustarazko urrats bat gehiago eman dugu gaur.