Lehenik eta behin, Beleixe Irratiko esatari Alfredo Alvaroren eskutik Sakana aldeko kontuen berri izan dugu. Ondoren, Itziar Arteaga eta Izar Mendigurenekin ‘Gipuzkoa garaile’ enpresarien lobbyaz hausnartu dugu tertulian. Elkarrizketa, Ibai Agirrebarrenari egin diogu; ‘Arnasa luzea’ plataformako diru bilketari esker aurrera eramango duen ‘Jauzia’ proiektuaz. Kultur sormenen tartean, musika kontuetan murgildu gara, eta Halabedi irratiko 3 kortxeakoek Osso musika bikoteari egindako elkarrizketa izan dugu entzungai. Amaitzeko, Txapa irratikoek Itziar Bartolomerekin gurasoen gainbabesaz hitz egindakoei egin diegu tartea.