Lehenik eta behin, Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillos batu zaigu irratien tartera, eta Tolosa aldeko kontuak ekarri dizkigu. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Oihana Etxebarrietarekin azken ‘Bilgune Kontari’-n landutako kontuen errepasoa egin dugu. Bergarako Txapa irratiko lagunei esker, Juan Carlos Alonso psikologoak haur literaturaz duen ikuspegia jaso dugu. Elkarrizketaren tartean, Oiartzun irratiko esatari Alazne Etxeberriak Ekain Susperregi dantzari gaztearekin izandako solasaldiari egin diogu lekua. Euskal antzerkigintzari zabaltzen diogun tartean, EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko Itziar Eliasekin ‘Gau arabiarra’ obraz aritu gara. Amaitzeko, larunbatean Bilboko Kafe Antzokian egindako Arrosa sareko IV. jardunaldien inguruko Aitziber Zapirainen erreportajeari egin diogu lekua eguneko adierazpenen tartean.