Lehenik eta behin, Xorroxin Irratiko esatari Fernando Anbustegirekin hitz egin dugu, Baztan, Malerreka, Bertizarana, Bortziriak, Zugarramurdi eta Urdazubi aldeko berriez. Ondoren, Aitor Abaroa eta Aimar Etxeberriarekin tertulia egin dugu, gizontasun eredu berriez. Elkarrizketa, Bilbo Hiriako koordinatzaile Mieltxo Monfortek Iñaki Barcena ekologistari egin dio AHTren inguruko kontuez. Gizarte eta ekonomia kontuei buruzko tartean, Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaola arrantza sektoreak Euskal Herrian duen egoeraz eta eraginaz aritu zaigu. Amaitzeko, Anai Arrebak musika taldeko kide Marga Altolagirrek Info7 irratian esandakoekin erreportajea osatu dugu.