Lehenik eta behin, Irulegi Irratiako esatari Jojo Bidarten eskutik euren bueltako kontuen berri izan dugu. Ondoren, Argia astekariko zuzendari Estitxu Eizagirre batu zaigu, eta aldizkariaren azken alearen errepasoa egin digu. Eguneko adierazpenetan, Markina-Xemeingo gazteek teknologia berriez Hamaika Telebistan esandakoak bildu ditugu. Garabide elkarteko kide Ander Bolibarri egin diogu elkarrizketa, ‘Beltzean mintzo’ dokumentalaz. Komunikazioari zabaltzen diogun tartera Patxi Gaztelumendi batu zaigu eta’Kazetaritza ez da delitua’ dinamikaz, zein Soziedad Alkoholikaren aurkako zentsuraz aritu zaigu. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Beñat Urbeltzi egindako elkarrizketa izan dugu entzungai, Bilboko Kafe Antzokiaren 20. urtemugako kamiseta lehiaketaz.