Hauteskunde giro betean sartuta gaude Euskal Herri osoan, kanpainan Ipar Euskal Herrian eta zerrendak osatu eta programak isten Hego Euskal Herrian. Ordezkari politiko izateko profila aldatzen ari da, sekula alderdi politikoetan edota erakundeetan ibili ez diren pertsonak nagusitzen ari dira. Agintea ere eraldaketa prozesuan al dago? Galdera horren jiran aritu gara tertulian Eneritz Zabaleta Baionako unibertsitateko ikerlari eta bertsolariarekin eta Gaizka Amondarain irakasle eta Hala Bediko lagunarekin.