Tarana Karim Elkarbizitzaren baloreak ipuinetan eta ipuinetatik kanpora ere zabaltzen ditu Tarana Karimek. Azerbaijanen jaiotakoa da eta hamairu urte daramatza Euskal Herrian bizitzen. Ipuinkontalari bezala aritzen da eta Ahoz aho ahozkotasunaren nazioarteko jaialdian parte hartu du. Baina horrez gainera, zuzenbidean lizentziatua da eta SOS Arrazakeria, Gurutze Gorrian, Caritasen, Koku-yo eta Ana Yurd taldeetan boluntario aritzen da emakume migranteekin.