Nolako sindikalgintza eredua behar du Euskal Herriak eraginkorra izateko aldaketa ekonomiko eta sozialean? Galdera horren jiran aritu dira, besteak beste, LABeko Ipar Hego fundaziotik antolatutako “(Bir)pentsatzen, eraldaketa sozialerako sindikalgintza berria” jardunaldietan. Eztabaidari heldu diogu gaurko tertulian Sonia Gonzalez LAB sindikatuko kidearen eta Ana Eizagirre EHUko irakaslearen laguntzarekin. Egungo sindikalgintza ereduaz, produkzioaren gestioaz, langile kontzeptuaz, langile klaseez…gogoeta egin dugu.