Antsoainen izandako gertakariari begira jarri gara gaur tertulian Aitor Abaroa Gaztezuloko zuzendariarekin. Miren Peñak bere buruaz beste egin zuen larunbatean, langabezian geratu eta hipoteka ezin ordainduta baldintzak berriz negoziatzeko Laboral Kutxak ezezkoa eman ostean. Gurean zabaltzen ari den arazo sozial honetaz, etxe kaleratzeen aurka sortutako mugimenduaz eta eragiteko aukerez gogoeta egin dugu.