Lehenik eta behin, Xorroxin Irratiko esatari Fernando Anbustegirekin hitz egin dugu, Baztan, Malerreka, Bertizarana, Bortziriak, Zugarramurdi eta Urdazubi aldeko berriez. Ondoren, Aitor Abaroa eta Ander Perezekin tertulia egin dugu, Kataluniako independentismoaren ustezko beherakadaz. Elkarrizketa, Bilbo Hiriako koordinatzaile Mieltxo Monfortek Mikel Urbeltzi egin dio Bilboko Kafe Antzokiko egitarauaz. Gizarte eta ekonomia kontuei buruzko tartean, Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaola Euskal Herriko bizikidetza ereduez aritu zaigu. Amaitzeko, Halabedi irratiko Jon Aranbururekin Korrikaren errepasoa egin dugu.