Guardia Zibilak gaur goizean abiatu duen operazioari begira jarri gara tertulian  Danele Sarriugarte idazle eta itzultzailearekin eta Ekhiñe Atorrasagasti kazetariarekin. Lau dira atxilotuak: Etxerateko Nagore Lopez Luzuriaga eta Izaskun Abaigar, Jaiki Hadi elkarteko Oihana Barrios eta Fernando Arburua preso ohia. Atxiloketak, hain zuzen, nazioarteko itzal handiko 24 lagunek sakabanaketarekin amaitzeko eta Arnaldo Otegi aske uzteko eskatu dutenean etorri da. Atxiloketen larritasunaz, nazioarteko adierazpenaren garrantziaz eta errepresioaren espiraletik irteteko erronkez hausnarketa egin dugu.