“Izan liteke fandango bat sentsuala? Eztabaida hori izan nuen aspaldi ikastaro bateko partaide batekin. Haren ustez, ezinezkoa zen trikitixaz edo txistuz lagundutako fandangoa eta arin-arina dantza xalo, azukretsu eta folklorikoa baino askoz gehiago izatea. Sentsuala izateko, merengea dantzatu behar zen”, hala dio Gari Otamendik hilabete huntako kronikaren hasieran. Fandangoa ez sentsuala? Iritzi hori historian zehar horrela ez dela beti izan oroitarazi ondoren,  Gari Otamendik  “sentsualtasuna ordea, ez da dantzari berez dagokion ezaugarria. Norberak egin beharreko ariketa da. Ariketa ederra” gehitu eta ildo horretatik, atzoko, gaurko eta biharamunerako dantzaren inguruko gogoeta luzatu digu.