Lehenik eta behin, Beleixe Irratiko esatari Mieltxo Monforten eskutikSakana  aldeko kontuen berri izan dugu. Ondoren, Ikoitz Arrese eta Amaia Eneterreagarekin bizi eta etxebizitza eredu alternatiboez hausnartu dugu tertulian. Jarraian, Txapa irratiko lagunek Iñaki Irizarri Bergarako museo berriaz egindako elkarrizketari egin diogu lekua. Gero, Halabediko esatari Jon Aranburuk eta Alba Fernandez arte kolaboratzaileak Louise Bourgeois artistaren ‘Ama’ eskulturaz jardun dute. Amaitzeko, Aranbururekin berarekin Korrikaren 19. edizioaren inguruko berriak errepasatu ditugu.