Korrika Bilbora iritsi atarian bere herrira iristeko desiatzen topatu dugu Galder Perez bilbotarra. Gogoari ezin eutsi eta dagoeneko parte hartu du Barakaldoko zatian. Korrika kulturalaren baitan eskainitako Fausto antzezlanaren partaide ere bada. Euskarak bere zabalpenerako behar dituen bitartekoez gogoeta egin dugu berarekin.