Autogestioa, ametsak, bizi eredu alternatiboak eta askoz gehiago bizi dira gaztetxe baten baitan eta hori guztia bildu eta dokumental baten bitartez erakutsi nahi dute Donostian. Kortxoenea gaztetxearen dokumentala egiteko proiektua abian da eta berau finantzatzeko diru bilketa abiatu dute dagoeneko Karena Crowdfunding gunean. Proiektu honen bultzatzaileetako batekin, Markel Ormazabalekin solastu dugu gaur Kalegorrian saioan.