Apirilaren 2an LAB sindikatutik Legebiltzarrean eskari bat erregistratu zuen LAB sindikatuak. Lanaldi partzialean aritzen diren langileei jubilazioa hartzerakoan sortzen zaizkien diskriminazio egoerei buruz informatuz eta honen arira legebiltzar talde guztiei eskaria egin zien sindikatuak, heburua argia da: egoera hau zuzentzeko neurriak har zezaten. Hala kontatu digu Talaiatik honetan Zaloa Ibeasek. Hori nahikoa ez, eta EH Bilduk legez besteko proposamena aurkeztu eta Martxoaren 16ean Enplegu eta Gizarte Politiketako batzordea bildu da honetaz eztabaidatzeko. Zoritxarrez, ez dute aukera aprobetxatu.