Lehenik eta behin, Antxeta Irratiko esatari Maia Muruagaren eskutik, bihar Hendaiako Abbadia eremuan haikuak idazteko egingo den aukeraren berri izan dugu; eta Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Iñigo Cabacasen auziaz Iker Hernandezekin izandako elkarrizketari ere egin diogu lekua. Amagoia Mujikak ‘Gaur8’ astekariaren biharko alea aurreratu digu. Garoa kultur laborategiko Imanol Agirrerekin egon gara, eta liburu dendariez eta twtitterrez hitz egin digu. Amaitzeko, otsaileko Mirarikeria izan dugu Mirari Martiarenaren eskutik.