Itsasora begira jarri gara. Berdelaren kanpainaren bukaerak eta antxoaren hasierak bat egin dute oraingoan. Prezio ahulekin amaitu da berdelarena eta aurreikuspen handiekin dator antxoaren kanpaina, biomasa historikoa aipatzen dute adituek. Kuotak, prezioak, azken urteetako politikak aztertu ditugu Iñaki Zabaleta Bizkaiko Kofradien Federazioko lehendakari eta Miren Garmendia Gipuzkoako Kofradien  Federazioko idazkariarekin.