Aste Santuen atarian gure opor egutegiari begira jarri gara. Santuen jiran antolatutako opor egutegia da gurea eta laikotasunak eta erlijio aniztasunak gero eta presentzia handiago duen arren gurean, eliza katolikoaren eragina handia da gure ospakizunetan. Aberri Eguna bera ere Jesukristoren ustezko erresurrekzio egunean egiten da urtero. Egungo jai egunak zergatik dira jai egun, zeren araberako jai egunak eduki nahiko genituzke? Lan horretan jarri ditugu tertulian Itziar Ituño aktorea eta Amagoia Mujika Gaur8ko kazetariaria.