Lehenik eta behin, Gure Irratiako esatari Ihintza Arrieta batu zaigu eta euren bueltako berriak ekarri dizkigu. Ondoren, Radiokulturako lagunek Emon musika taldeaz egindako erreportajea izan dugu entzungai. Eguneko adierazpenetan, Gasteizko Errekaleor auzoko Jonbek Info7 irratian esandakoak bildu ditugu. Elkarrizketaren tartean, berriz, Oiartzun irratiko Alazne Etxeberriak Ariane Retegi moda diseinatzailearekin izandako solasaldiari egin diogu lekua. Komunikazioari zabaltzen diogun tartera Patxi Gaztelumendi batu zaigu eta Arraio irratiko lagunen eskutik Aitzinak eta Ernaik antolatutako Gazte Martxaren berri izan dugu.