Kitzikan mugimenduak deituta elkarretaratzea burutu dute Algortan, atzo izandako eraso homofobo bat salatzeko. Kitzikaneko kide Aitorrekin izan gara erasoaren nondik norakoak ezagutu eta, orohar, homofobiaz mintzatzeko. Aitorrek nabarmendu digu zapaluntza eta indarkeria ez dutela soilik homosexualek jasaten eta guztiaren oinarrian hetero-araua dagoela.