Orain da aukera zoldabelarra sendabelarra aurkitzeko, itzaletan dagoen edozein maldaxkatan aurkituko duzu. Euskal Herrian aspaldian ezaguna da eta aspaldi erabiltzen da senda belar moduan. Izenak berak dioen moduan soldatzeko, zauriak ixteko balio du belar honek. Zelulen haziera bizkortzen du. Normalean, eta bereziki, kanpo erabilera da gehien egiten dena landare honekin. Barru erabileran, kontu handiarekin erabili behar da. Egokiena dakien pertsona batek aholkatuta eta tratamendu laburrak egitea litzateke. Gehiago jakin nahi baduzu entzun Nekane Mariarenaren Talaiatik.