Bihar, larunbateko, Iñigo Cabacas gaztearen senide eta lagunek omenaldi berezia egingo diote Bilbon. Bere heriotzetik 1.095 egun igaro direla gogoratuz beste hainbeste globo aireratuko dira Cabacasek pilotakada jaso zuen lekuan “Bilboko zerua justiziaz betetzeko“. Testuinguru honetan, Iker Hernandez, Iñigo Gogoan plataformako kidea elkarrizketatu dugu gaur Kalegorrian saioan.