Komikigintzaz aritu zaigu oraingoan ere Mikel Begoña, Bartzelonan apirilaren 16an hasiko da Komiki Azoka, “Saló Internacional del Cómic de Barcelona” eta aitzakia horrekin, nazioartetik etorriko diren egileen lanak aipatu dizkigu, baita saria lortzeko izendapena lortu duten 3 komiki berezi ere. Berezi, guretzako, hiru lanek ardatza bera baitute, Euskal Herriko gatazka politikoa, hori bai, oso ikuspuntu ezberdinetik kontatua: “baleak ikusi ditut, yo asesino, las oscuras manos del olvido” dira komikien izenburuak.